Munduan guztian Cabianca markaren enbaxadoreak izateaz gain, taldeko surflariek beste rol garrantzitsu bat ere badute gure etxean. Euren feedback-ari esker taulak hobetu eta fintzen jarraitzen dugu, etengabeko ikaskuntza prozesu bizi eta zoragarrian.

TALDEA

Gabriel Medina

1993, MARESIAS

Johnny eta Gabriel 2009.urtean hasi ziren elkarlanean. Ordutik gaurdaino, historia egitea lortu duen ekipo aparta osatu dute. Biak Brasileko Maresias hondartzan haziak dira eta jatorriaz gain, etengabe ikasi eta hobetzeko obsesio bera dute barruraino sartuta. Gaur egun Medina munduko surflari onenetako bat bihurtu da, eta Cabiancarekin egindako lanak eragin zuzena izan du eboluzio horretan.

Nicolas Paulet

2004, BIARRITZ

Beste kasu benetan interesgarri bat: Nico bere adinerako teknika ikaragarria garatu duen mutil frantses atsegin bat da, oso zaila da podium bat beretik ere kanpo ikustea Europan parte hartzen duen txapelketetan.

Keoni Lasa

2005, ZARAUTZ

Kontuz Keoniren irribarre lotsatiarekin, engainatu egingo zaitu! Lehiaketetan aritzeko grina izugarria du, ez zaio kaniketan ere galtzea gustatzen! Gutxien espero duzunean, Kantabriar kostaldeko edozein txokotan aurkituko duzu surfean, eta hondartzetan ez badabil, bere surf-gune ezkutuan ariko da entrenatzen … Wavegarden olatu artifizialeko lokala da!

Janire González -Etxebarri

2005, ZUMAIA

Lehiakide onenen artean egoteko, talentuaz gain, beharrezkoa da helburuak argi izatea eta pasioz surf egitea. 15 urteko zumaiar honek soberan ditu aipatutako horiek, zalantza gabe. Janireri uretan aurrena sartu eta azkena ateratzea gustatzen zaio surf egiten duenean, oinpean taula batekin jaio izanaren itxura ematen du. Dagoeneko, badira urte batzuk badira gure surf taulak erabiltzen hasi zenetik. 2019an, bera baino zaharragoei gailenduz Espainiako txapelketa (open) irabazi izanak ilusio berezia egin digu. Saria izan dute uretan entrenatzen pasatako orduek!

Tiago Carrique

2001, BIARRITZ

Tiago brasildarra eta frantziarra da, erdi eta erdi; Biarritzeko hondartzatan eta Costa Ricako olatu luzeetan hazitako gaztetxoa. Talentu aparta izatez gain, ondo ezagutzen ditu mundu guztiko olatuak. Bere pasioa eta lehiaketetarako grina amaren brasildar izaeratik jaso dituela iruditzen zaigu; Johnny-ren iritziz, Tiago “Finish Horse” estiloko surflaria da, txapelketetako finaletan ikustea ohikoa den lehiakidea. 2019an bigarren postua lortu zuen Europako Junior zirkuitoan, bi txapelketa irabaziz. Indartsua eta dotorea da olatu gainean, eta abilezia ikaragarria du maniobra harrigarriak egiteko. Etorkizunak itxura bikaina du Tiagorentzat!

Tya Zebrowski

2011, MESSANGE AND TAHITI

Tya hamar urteko neska koskorra da, baina edozeinek hartuko luke surfean pilatua duen esperientzia. Bere gurasoak Hossegor eta Tahitikoak dira, eta munduan bueltaka ibili da bi urte zituenetik olatu perfektuen bila. Tahitiko tututzarretan edo hondartzetan maniobra ikusgarriak egiten, Tyek edozein tokitan erakusten du surf ikaragarria. Talentu bikaina duen neska da, estilo aparta du, eta datozen hamar urteetan zer egin dezakeen ikusteko amorratzen gaude!

Murillo Coura

2007, MARESIAS

Brasildar talentu berri bat da, Maresiasko “Instituto Medinarekin” bere surfa beste maila batera eramaten ari dena. Babesak eta entrenamenduak talentuarekin bat egiten dutenez gauza handiak espero ditugu Murilloengandik.

Lens Arancibia

1998, BIARRITZ

Lens frantziako surflari erakargarrienetako bat da teknika eta estilo bikaina dituena. Azken aldian WQSan parte hartze onak edukitzen ari da eta oso harro gaude bere arrakasten parte izateaz.

Bitor Garitaonandia

2002, DEBA

Bitor surflari euskaldun gaztetxoa da, eta txapelketetan urrutira iristeko ametsarekin lanean gogor dihardu. Lehorrean mutiko atsegina da benetan, baina uretan sartu orduko, begiratua aldatu eta egurra ematea gustatzen zaio. 2018an Euskadiko txapelketa irabazi zuen, eta 2019an Espainiako Junior zirkuitua eta bigaren postuan gelditu zen Espainiako U18 txapelketan. Oraintxe bertan, bere adinekoen artean surflari onenetakoa dela esan dezakegu. Plazerra da gure taldean izatea, Bitor!