Performance
Orain gutxi arte, errendimendu altuko taula asko ikusten ziren uretan. Surflari trebeentzat primerako oholak izan arren, beste guztiontzat ez ziren oso lagungarriak. Azken urtetan shaperrok lan asko egin dugu ohol mota hau garatzen, eta zorionez, gaur egungo performance oholak primeran egokitzen dira surf maila guztietara. Adibidez, Gabriel Medinak darabilen modelo bati dimentsio eta ezaugarriren bat aldatuz gero, egokia izan daiteke lehen maniobrak ikasten ari den edozein surflarirentzat ere. Ondo pertsonalizatutako errendimendu altuko taula batek, distira berezia atera diezaioke zure surfari, trebakuntza maila etengabe hobetzen lagunduz.
Summer Toys
Udako taula on batek baditu derrigor izan beharreko ezaugarri batzuk. Batetik, olatuak erraz hartzeko egon behar du diseinatua. Bestalde, behin zutik jarri eta olatuan irristatzen hasita, maniobrak egiteko abiadura sortu eta mantentzen lagundu behar du. Hortaz gain, guretzat garrantzia berezia du udako oholek olatu on eta itsas baldintza indartsuagoetan ere ondo funtzionatzen jarraitzeak. Azken puntu honi arreta berezia jarrita sortu ditugu Summertoys ataleko modelo guztiak.
Misc. Surf Craft
Atal hau taula bereziek osatzen dute. Diseinu hauek primerakoak dira kostaldeko olatu desberdinetarako eta maila guztietako surflarientzat.
Inland Surf
Urruti geratu da surfa kostaldean bakarrik egiten zen garaia. Antzinatik gaurdaino, surflariek etengabe apurtu dituzte kirolaren mugak, kontzeptu eta teknologia berriak sortuz. Gaur egun, gero eta jende gehiago aritzen da surfean barnealdean, hondartzetatik urrun. Horren ondorioz, igerileku edo ibaietako olatuetarako neurrira egindako taulen gero eta eskaera gehiago jasotzen ditugu; halakoetan, oholek ezaugarri bereziak behar izaten dituzte, errendimendu hobea izateko. Surfa azkar ari da eboluzionatzen, eta guretzat garrantzitsua da olatu berezi hauetarako surf taula espezifikoak egiten aitzindariak izatea. Azken hiru urteetan, wake surf modalitateko eta ibaietako surflari onenekin elkarlanean aritu gara, merkatuko diseinu berritzaile eta onenak egiteko. Iritsi da produktu berezi hauek gure katalogoan sartzeko garaia.