NEURRIRA EGINDAKO TAULAK

Katalogoko taula molda daitezke nahieran. Honats bezeroek sarrien egiten dizkiguten galderak, argibide batzuekin:

 

TAULEN ZEIN ELEMENTU MOLDA DITZAKET?

Ia ezaugarri guztiak molda daitezke: materialak, neurriak, kolore edo marrazkiak, killen konfigurazioa eta taularen ipurdiaren forma.

Nahi den luzera, zabalera eta lodierako taulak eska daitezke. Ordea, jatorrizko diseinuen errendimendua mantentzeko, muga jakin batzuk ezarriko dira neurrietan.

 

NOLA KUSTOMIZA DEZAKET NIRE TAULA?

Aukeratu:

– Katalogoko modelo bat
– Materiala: Poliesterra (PU) edo Epoxia (EPS)
– Neurriak: luzera, zabalera, lodiera
– Ipurdi (tail) mota
– Kilak: kopurua, mota, kolorea
– Glass mota
– Karbonozko partxeak (bai/ez)
– Aukeratu / bidali marrazki edo artelanen bat
– Azken geruzen bukaera mota

 

IDATZI AL DAITEKE NIRE IZENA TAULAN?

Bai, noski. Nahi diren izen, ezizen edo esaldi laburrak jar daitezke oholetan. Eskuz idatziko dira “nerbioaren” ondoan (taularen egurrezko ardatza), edo behealdean, kilak jartzen diren zonan.

 

ZENBAT BALIO DU TAULA PERTSONALIZATU BATEK?

Katalogoko jatorrizko modeloaren prezio bera du, hasiera batean. Aukeratu edo aldatuko diren ezaugarrien arabera, prezioa ere aldatu egin daiteke.

 

ZENBAT DENBORAN IZANGO DUT TAULA PREST?

Enkarguzko taulei lehentasun osoa ematen diegu. Faktorian egon daitekeen lan kargaren arabera, 2-6 aste beharko ditugu.

Eskaerak presa badu, produkzio prozesu azkarragoak ere baditugu. Kasua balitz, jarri harremanetan gurekin eta hitz egingo dugu. Taula ezin baduzu faktorian jaso, irakurri arretaz bidalketa aukeren inguruko argibideak.

 

BALIOGABETU EDO ITZULI AL DEZAKET ESKAERA BAT?

Zoritxarrez, ez. Taula kustomizatuen eskaerak behin betikoak dira, eta ezingo dugu dirua itzuli. Eskera inprimakia betetzean akatsen bat egin duzula uste baduzu, jarri gurekin harremanetan ahalik eta azkarren