CABIANCA BRASILEN

Harro sentiarazten gaituzte Brasilgo gure sustraiek. São Francisco do Sul-en (Santa Catarina) egiten ditugu hango merkaturako taulak, SaPro Ilha Surfbords faktorian, mimo handienarekin. Herrialdeko faktoriarik onenetakoa da Pro Ilha Surfboards; punta-puntako teknologiarekin egiten dute lan, eta kalitate goreneko produktuak bakarrik produzitzen dituzte. Brasilen surf taularen bat erosteko asmoarekin bazabiltza, edo neurrira egindako ohola nahi baduzu, egin bisita Pro Ilha Surfboards-en webgunera, behar duzun informazio guztia eskuratzeko.

CABIANCA AUSTRALIAN

Aurtengo udaberrian Australiara zabaldu dugu gure marka, Surfboards Empire etxearekin elkarlanean. Surfboards Empirek bultzada handia eman dio azken urteetan merkatuari, eta surflari australiarren eskura jarri ditu nazioarteko markarik onenak. Gurekin egiten duten lanari dagokionez, haiek arduratzen dira Australiako produkzio prozesu osoaz, hasieratik bukaeraraino. Gold Coasteko hiru dendetan saltzen dituzte gure surf oholak, eta haien webgunean ere bai.

Pro Ilha Surfboard Factory Brazil

Pro Ilha – FACTORY | STORE
Rodovia Duque de Caxias, 4720 – Reta
São Francisco do Sul – SC
(47) 3444 3915
www.pro-ilha.com.br

Surfboard Empire Australia

Surfboard Empire Nobbys – PREMIUM STORE
2251 Gold Coast Hwy, Mermaid Beach QLD 4218
(07) 5526 6377
www.surfboardempire.com.au

Surfboard Empire Cooly – PREMIUM STORE
25 Griffith St, Coolangatta QLD 4225
(07) 5536 1123
www.surfboardempire.com.au

Surfboard Empire Kirra – PREMIUM STORE
22/55 Ourimbah Rd, Tweed Heads NSW 2485
(07) 5536 4289
www.surfboardempire.com.au

Johnnyk gustura lagunduko dizu surf taularik egokiena aukeratzen, aholku pertsonalizatuak emanez. Bidali e-maila dituzun ideia eta zalantzekin, eta gure surf taulei buruzko informazio zehatz eta pertsonalizatua jasoko duzu bueltan. Gainera, aukera dugunean, ez dugu galtzen bezerekin aurrez aurre juntatzeko aukera; Johnny zure herrialdean tokatzen denean, egin bisita faktoriara eta pozik hartuko zaitu! Idatzi lasai gure e-postara Johnnyren bidaien berri izateko, eta eman izena gure newsletterrean azken berriak zuzenean jasotzeko!