BIDALKETA
Cabianca markako taula guztiak Zarautzen dugun Basque Country Surf Company faktorian produzitzen dira, bertatik mundu osora bidaltzeko.
Salbuespena: Brasilgo eskariak han bertan produzitzen ditugu! Brasilen eskariren bat egiteko, sartu Pro Ilhas Surfboards webean edo jarri harremanetan gurekin.
Europar Batasunetik kanpo egiten zaizkigun eskariek ez dute BEZ-ik ordainduko. Beraz, bidalketa lekuaren arabera preziok ere alda daitezke. BEZ-ik ez ordaintzeak %21-eko deskontua suposatzen du, baina litekeena da EB kanpoko erosleek inportazio zergak ordaindu behar izatea. Inportazio zergen kostua herrialde bakoitzak dituen akordioen araberakoa izango da.
HERRIALDEAK ETA PREZIOAK
6´0 bitarteko surf taulentzako tarifak
EB barneko bidalketen prezioak
1 taula | 2 taula | 4-5 taula | |
---|---|---|---|
Espainia (Kanariar irlak & Ceuta eta Melilla izan ezik) | DOAN | DOAN | DOAN |
Frantzia (metropoli-barrutia) | DOAN | DOAN | DOAN |
Portugal | DOAN | DOAN | DOAN |
EB barneko beste herrialdeak* | 40 Euro | 50 Euro | 70 Euro |
Txipre | 130 Euro | 160 Euro | 380 Euro |
*Austria, Belgika, Bulgaria, Kroazia, Txekiar Errepublika, Danimarka, Finlandia, Alemania, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Holanda, Polonia, Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Suedia, Erresuma Batua
EB kanporako bidalketen prezioak
(kendu %21 produktuaren prezioari, azpiko kopuruek kendua dute BEZ-a)
1 taula | 2 taula | 4-5 taula | |
---|---|---|---|
Andorra | 93 Euro | 125 Euro | 195 Euro |
Argentina | 184 Euro | 275 Euro | 475 Euro |
Australia | 169 Euro | 286 Euro | 489 Euro |
Ceuta eta Melilla | 75 Euro | 120 Euro | 185 Euro |
Costa Rica | 245 Euro | 275 Euro | 475 Euro |
Dominikar Errepublika | 216 Euro | 297 Euro | 485 Euro |
Ecuador | 184 Euro | 275 Euro | 475 Euro |
El Salvador | 245 Euro | 275 Euro | 475 Euro |
Estatu Batuak | 130 Euro | 247 Euro | 390 Euro |
Fiji | 216 Euro | 297 Euro | 495 Euro |
Filipinak | 141 Euro | 297 Euro | 490 Euro |
Hegoafrika | 216 Euro | 297 Euro | 489 Euro |
Indonesia | 165 Euro | 290 Euro | 489 Euro |
Israel | 189 Euro | 280 Euro | 485 Euro |
Japonia | 165 Euro | 290 Euro | 489 Euro |
Kanada | 130 Euro | 247 Euro | 390 Euro |
Kanariar Irlak | 60 Euro | 60 Euro | 70 Euro |
Liechtensteinen | 78 Euro | 90 Euro | 150 Euro |
Maldivak | 216 Euro | 297 Euro | 499 Euro |
Maroko | 165 Euro | 219 Euro | 489 Euro |
Mexiko | 169 Euro | 275 Euro | 475 Euro |
Monako | 89 Euro | 99 Euro | 190 Euro |
Nikaragua | 245 Euro | 275 Euro | 475 Euro |
Norvegia | 67 Euro | 91 Euro | 156 Euro |
Panama | 245 Euro | 275 Euro | 475 Euro |
Paraguay | 245 Euro | 275 Euro | 475 Euro |
Peru | 245 Euro | 275 Euro | 475 Euro |
Senegal | 216 Euro | 297 Euro | 499 Euro |
Seychell Irlak | 216 Euro | 297 Euro | 499 Euro |
Sri Lanka | 165 Euro | 297 Euro | 499 Euro |
Suitza | 67 Euro | 91 Euro | 156 Euro |
Taiwan | 165 Euro | 275 Euro | 475 Euro |
Turkia | 165 Euro | 198 Euro | 310 Euro |
Txile | 245 Euro | 275 Euro | 475 Euro |
Uruguay | 245 Euro | 275 Euro | 475 Euro |
Zelanda Berria | 169 Euro | 286 Euro | 489 Euro |
Zerrendan zure herrialdea falta bada edo surf taula luzeagoa enkargatu nahi baduzu, idatzi gure postara!
BIDALKETA DENBORA
Europa 2-4 egun , Ekialdeko Europa 4-7 egun, munduko beste lekuak 5-10 egun (lagenunak)
Stock-etik erosten diren oholak, eskaria jaso eta hurrengo 24 ordutan bidaliko ditugu (lanegunetan). Enkarguzko taulak, fabrikazio prozesua amaitu (2-6 aste) eta hurrengo 24 ordutan.
Bezeroak bere gain hartu beharko ditu itzuli nahi diren edo arbuiaturiko produktuen bidalketa gastuak. BCSC-rentzat garrantzi berezia du surf taulak etxeetara garaiz iristeak. Ordea, BCSC-k ezin ditu bere gain hartu bidalketa prozesuan gerta daitezkeen galera edo atzerapenak. Kasu horietan, ardura guztia distribuzio enpresak izango du.
ASEGURUA
Taulak kontu handienaz paketatuko dira, ahalik eta segurtasun maila altuenarekin. BCSC ez da bidalketetan zehar taulek jasan ditzaketen kalteen erantzule egingo. Nahi izanez gero, bada bidalketa asegurua egiteko aukera. Aseguru integralaren kostua oholaren prezioaren %1-aren balio berekoa da. Eskaria aseguru honekin egin nahi baduzu, idatzi info@basquecountrysurf.com postara.
Produktu kaltetu bat jasoz gero egin beharrekoa
Paketearen bilgailuak kalteak baditu: kalteen berri eman ahal da (mezulariari eskatu) edo paketea ukatu dezakezu. Informazio hori ahalik eta lasterren bidali (entreg gertatu eta hurrengo egunean gehienez), atera argazkiak eta gorde jatorrizko bilgailua.
Paketearen bilgailuak kalterik erakusten ez badu eta “egoera onean entregatuta” sinatzen bada, ezin diogu aseguruari erreklamaziorik egin nahiz eta edukia hondatua egon.
Hori dela eta, mezularia bertan dagoen bitartean paketea irekitzeko denborarik ez baduzu, hauxe gomendatzen dugu: “Egiaztatuta ez dagoen merkantzia” bezala sinatu.
Horrek aseguruari erreklamazioa egiteko aukera ematen digu zuk kutxa ireki eta kalteak ikusten dituzunean: kasu hauetan ere berehala berri eman behar diguzu. Erantsi paketearen edukiaren eta kanpoko irudiak, eta gorde jatorrizko bilgunea, banatzaileak kalteak egiaztatu edo erreklamazioa konpondu arte.
Eskerrik asko
ESKARIAREN JARRAIPENA
Zure eskaria bidaltzen dugunean, mezu bat iritsiko zaizu e-postara. Mezuak erreferentzia zenbaki bat jasoko du, eta honek bidalketaren egoera zein den jakiteko balioko dizu.
NAZIOARTEKO BEZEROENTZAT OHARRA
Inportazio zerga edo gastuak ez daude taulen prezioen barne sartuta. Bezeroa izango da tramite horien erantzule.
Edozein enkargu egin aurretik, kontsultatu muga-zergen bulegoan kostu extra horiek izan dezaketen zenbatekoa.