Munduan guztian Cabianca markaren enbaxadoreak izateaz gain, taldeko surflariek beste rol garrantzitsu bat ere badute gure etxean. Euren feedback-ari esker taulak hobetu eta fintzen jarraitzen dugu, etengabeko ikaskuntza prozesu bizi eta zoragarrian.

100% PERFORMANCE

Gabriel Medina

22, BRASIL

Johnny eta Gabriel 2009.urtean hasi ziren elkarlanean. Ordutik gaurdaino, historia egitea lortu duen ekipo aparta osatu dute. Biak Brasileko Maresias hondartzan haziak dira eta jatorriaz gain, etengabe ikasi eta hobetzeko obsesio bera dute barruraino sartuta. Gaur egun Medina munduko surflari onenetako bat bihurtu da, eta Cabiancarekin egindako lanak eragin zuzena izan du eboluzio horretan.

THE FUTURE

Rodrigo Saldanha

11, BRASIL

Surfean buru-belarri dabiltzan gaztetxo askok bezala, Rodrigok surflari profesionala izan nahi du etorkizunean. Egunsentiarekin batera uretara sartzen lehena izan ohi da, eta iluntzean azkena ateratzen. Maresias bere surf gune kuttunetik bi ordu eta erdira bizi denez, surf saio bakoitza ahalik eta gehien zukutzea gustatzen zaio. Talentu aparta du, primerako surf taulak ere bai, eta dagoeneko munduan bueltaka dabil surf toki onenak surfeatzen … Eman egurra, gazte!

Hemen bere surfaren lagin txiki bat

Keoni Lasa

11, BASQUE COUNTRY

Kontuz Keoniren irribarre lotsatiarekin, engainatu egingo zaitu! Lehiaketetan aritzeko grina izugarria du, ez zaio kaniketan ere galtzea gustatzen! Gutxien espero duzunean, Kantabriar kostaldeko edozein txokotan aurkituko duzu surfean, eta hondartzetan ez badabil, bere surf-gune ezkutuan ariko da entrenatzen … Wavegarden olatu artifizialeko lokala da!

Hemen bere surfaren lagin txiki bat

Sophia Medina

11, BRASIL

Surf egiteko talentu aparta izateaz gain, Shopiaren irribarre eta alaitasunak berehala harrapatu gintuzten. Gabriel Medinaren arreba gazteena da, eta bera du surfean trebatzen joateko erreferentzia nagusia. Hamaika urtetxorekin, milaka jarraitzaile ditu sare sozialetan. Artista hutsa da!