Performance

Orain gutxi arte, errendimendu altuko taula asko ikusten ziren uretan. Surflari trebeentzat primerako oholak izan arren, beste guztiontzat ez ziren oso lagungarriak. Azken urtetan shaperrok lan asko egin dugu ohol mota hau garatzen, eta zorionez, gaur egungo performance oholak primeran egokitzen dira surf maila guztietara. Adibidez, Gabriel Medinak darabilen modelo bati dimentsio eta ezaugarriren bat aldatuz gero, egokia izan daiteke lehen maniobrak ikasten ari den edozein surflarirentzat ere. Ondo pertsonalizatutako errendimendu altuko taula batek, distira berezia atera diezaioke zure surfari, trebakuntza maila etengabe hobetzen lagunduz.

DFK

w_cabianca_dfk

DFK +

w_cabianca_dfkplus

The Medina

w_cabianca_themedina

Summer Toys

Udako taula on batek baditu derrigor izan beharreko ezaugarri batzuk. Batetik, olatuak erraz hartzeko egon behar du diseinatua. Bestalde, behin zutik jarri eta olatuan irristatzen hasita, maniobrak egiteko abiadura sortu eta mantentzen lagundu behar du. Hortaz gain, guretzat garrantzia berezia du udako oholek olatu on eta itsas baldintza indartsuagoetan ere ondo funtzionatzen jarraitzeak. Azken puntu honi arreta berezia jarrita sortu ditugu Summertoys ataleko modelo guztiak.

The Sting

w_cabianca_thesting

xXx

w_cabianca_xxx

Go-To Guy

w_cabianca_gotoguy

Misc. Surf Craft

Era askotariko surf taulek osatzen dute sail hau. Itsas baldintza ezberdinetan primeran erantzuten duten taula moldakorrak dira, trebakuntza maila guztietarako surflariengan pentsatuz diseinatu direnak.

Muleke

w_cabianca_muleke

The Whip

w_cabianca_thewhip

VISA

w_cabianca_visa

Omelette

w_cabianca_omelette

Trimmer

w_cabianca_trimmer