JOHNNY CABIANCA

Johnny-Cabianca-pranchas-surf-RICARDO-MATSUKAWA-20150413-0023-original

“Sekula izan dudan taula sorta onena da 2016ko katalogoa. Gainera, punta-puntako teknologiarekin hornituriko instalazioak estreinatu ditugu Zarautzen, eta munduko surflari onenetako batek probatzen ditu gure taulak … Ba ote da ezer hoberik shaper batentzat?”

 

– Johnny Cabianca

Johnny Cabiancak inork ez bezala ezagutzen ditu surf taulak. Azken 35 urtetan buru-belarri aritu da oholak egin eta shaping-aren inguruko jakintzak sendotzen: Sao Paolon, Zarautzen, Sunset Beach ezagunean, Santa Cruzen…
Surf taulen ezaugarri eta xehetasun guztiak biltzen dituen entziklopedia bat du buruan Johnny-k, harrigarria da bere ezagutzen zehaztapen maila. Urte askotan munduko shaper onenen ondoan aritu da lanean. Matt Biolos oholgile ezagunak primeran definitu zuen Cabiancaren erreputazio edo estatusa: “Zalantzarik gabe, munduko shaper onenen maila du, baina euren izen erdia”. Zorionez, gauzak aldatzen joan dira pixkanaka.

Orain dela urte batzuk, surfean aritzeko talentu izugarria zuen gaztetxo baten oholak egiten hasi zen Johnny Maresias-en (Brasil). Denbora gutxira, 2014an zehazki, mutikoak historia egin zuen Munduko Zirkuitua irabazten lehen brasildarra izanda: Gabriel Medina zen!

Cabiancak urtetan egindako lan izugarrian eta Medinaren arrakastan bulkada hartuta, 2016an aro berri bati eman diogu hasiera: Basque Country Surf Company faktoriaren ateak zabaldu ditugu Zarautzen, punta-puntako surf taulak produzitu eta mundura zabaltzeko xedearekin. Erronka zirraragarria dugu aurretik!

johnny

FAKTORIA

Basque Country Surf Company (BCSC) Johnny Cabianca eta Mikel Agotek sorturiko enpresa da. Merkatu globalerako surf taulak produzitu eta I+G+B –an aurrera egiteko xede nagusia du. Zarauzko faktoria berriaren instalazioak puntako teknologiarekin daude hornituta, kalitate goreneko surf taulak egiteko. Laster show room bat ere irekiko da bertan, bezeroek taulak eskuetan izan eta patxadaz aztertzeko. Pasa nahi duzuenean faktoriatik Cabiancarekin aurrez-aurre hitz egitera, gustura hartuko zaituzte!

Puntako teknologiaz hornituriko surf taula faktoria

Basque Country Surf Company Glassing Room Surfboards
Basque Country Surf Company Blue Room Shape Room Johnny Cabianca
Basque Country Surf Company Sanding Room Cabianca Surfboards
Basque Country Surf Company UV Box Light Box Resin Surfboards Johnny Cabianca

TEKNOLOGIA

Basque Country Surf Company CNC machine AKU surfboards cutting design

Kalitate goreneko surf taulak sortzearen zientzia

Basque Country Surf Company-n teknologia berritzaileenekin hornituriko instalazioak estreinatu ditugu. Foam-a mozteko hiru ardatzeko AKU makina darabilgu, merkatuko erremintarik sofistikatuena dena. Euskal Herrian ondo dakigu makina onenak erabiltzeak, produktuen kalitate gorena eta produkzio maila handiak behar bezala ekoiztea bermatzen duela. Shape makina propioa izateari esker, eskaera kustomizatu guztiak behar bezala produzitu eta denbora-tarte egokian entregatzeko gaitasuna daukagu.

BCSC-n teknologia berrien garapenaren eta I+G+B-aren aldeko apustu handia egin dugu, gure surf taulak geroz eta sendoagoak, arinagoak eta iraunkorragoak izan daitezen.

Gure eskaintza:

Materialak: PU poliesterra (ohikoa) edo EPS / epoxy

Karbono partxeak: taulen ipurdi aldea indartzeko, karbonozko partxe estandarrak jartzeko aukera eskaintzen dugu. Alor honetan, gauza berriak ari gara ikertzen. Laster izango duzue informazio gehiago!

Glassing-a: aukera ezberdin asko eskaintzen ditugu. Estandarra 4 + 4 oz-ekoa da taularen gaineko aldean, eta 4-koa azpian.

Kolorea: gure glasser-a artista hutsa da, edozein kolore edo marrazkirekin kustomiza ditzake taulak!

Basque Country Surf Company cutting surfboard blanks
Basque Country Surf Company Computer controlling CNC machine
Basque Country Surf Company CNC Machine cutting surfboard blanks Johnny Cabianca